Meca Speed: mekanografia ordenadore bidez
1990/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
MECA SPEED 2000 idazmakina batean idazten ikasteko, mekanografi maila hobetzeko edota zenbait azterketatan hautagaien ebaluaketan laguntzeko programa da.
Programa tutore elktroniko baten kontrolpean garatuz doa. Sistema ikuskor hau, erabiltzaileari beso eta eskuen posizio egokia, teklen kokapena eta behatz bakoitzari dagozkion teklak adieraziko dizkion ikasgai-multzo praktiko batez osaturik dago.
Teklatuaren ezagupena eta idazteko abiadura progresiboki bizkortzeko eran mailakatuta dauden 12 ikasgaiz osatzen da. Lehen ikasketa-fasearen ondoren bi atal daude: lehena, 2800 hitz dituen hiztegi batekin praktikatzeko eta bigarrena testuekin praktikatzeko. Sistema txosten bat burutzeko gai da, lortutako abiadura, egindako akatsak etab.en berri emanez.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia