Material adimendunak automobilen aireztatze-sisteman

Material adimendunak automobilen aireztatze-sisteman


Material adimendunak automobilen aireztatze-sisteman
2006/07/01 | Elhuyar

Estibaliz Medina industria-ingeniariak Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren karrera-amaierako proiektu onenaren saria jaso du.

Automobilen aireztatze-sisteman material adimendunak ezartzeko aukera aztertu du bere lanean. Aukeratu duen materialak malguki itxura du, eta luzatuta jartzen da aireztatze-sisteman. Tenperaturak gora egin ahala, uzkurtu egiten da, hau da, hasierako itxurara itzultzen da. Hartara, haizeari sartzen uzten dio.

Sistema berritzailea sinplea da, baina baita oso garestia ere.

1
222
2006
7
014
Ingeniaritza
Berriak labur
7

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza