Massachusettseko tornado baten kalteak

Ekainaren 1ean trumoi-ekaitz bat gertatu zen Massachusettseko mendebaldean. Trumoi-ekaitz horrek 63 kilometroan hondamendia ekarri zuen tornado bat eragin zuen. Kalte materialak ez ezik, lau hildako ere eragin zituen.

Landsat 5 sateliteak tornado horrek eragindako kalteen irudia jaso zuen ekainaren 5ean.

Irudia: NASA Earth Observatory/Jesse Allen/USGS

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali