Martin Karplus, ikerlari petoa.

Kimikaria Ikerlari petoa

Martin Karplus Vienan jaio zen, 1930ean. Zortzi urte zituela, familiak alemaniarren okupazioa gertatuko ote zen susmoarekin, Estatu Batuetara ihes egin zuen. Harvard College-n ikasi, eta Californiako Teknologia Institutuan doktoratu zen, 1951ean, Linus Pauling ospetsuaren zuzendaritzapean. (Pauling-ek bi Nobel Sari jaso zituen, 1954an kimikakoa eta 1962an bakearena). Karplus kimika teorikoaren hainbat metodologia garatu ditu eta

esparru askotan egin ditu ikerketak. 600 artikulutik gora argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan. Erresonantzia magnetikoaren arloan egindako lana aipagarria da. Gaur egun Harvard (Estatu Batuetan) eta Louis Pasteur (Frantzian) unibertsitateetan ikertzailea da.

Guillermo Roa Zubia

Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali