
Argazkikoa marrazo fluoreszente bat da, katuarrain-espezie berezi bat: Scyliorhinus retifer. Itsas hondoa hobeto ezagutzeko misio batean hartu dute irudi hori NOAAko ikertzaile batzuek, Operation Deep Scope 2005 izeneko misioan, hain zuzen ere.
Ikerketa horren baitan, urpeko-ontzi batean sartuta, hondoa arakatzen dute, eta kamerekin filmatzen dute aurkitutakoa. Helburua: fluoreszentzia agertzen duten espezieak bilatzea. Bada, murgilaldi horietako batean, zer aurkituko eta, katuarrain fluoreszente bat! Lehen ere ezaguna zen katuarrain-espezie hau, baina orain arte sekula ez zen filmatu gisa horretan.
Nagore Rementeria Argote
Elhuyar Zientzia
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera. Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da, ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.







