}

Marrak, marrak, marrak eta ... marra gehiago

2001/02/15 Elhuyar Zientzia

Beti iruditu izan zaigu deigarria zebren itxura eta marra-ugaritasuna. Eta deigarria iruditu izan zaigun neurrian, azalpena aurkitzen ere saiatu izan gara.

Egia esan, animaliok oso nabarmenak eta urrunetik ikusteko modukoak dira. Orduan, zergatik izan hain kolore ikusgarriak? Dirudienez, horrenbeste marra izateak animalia beraren itxura edo forma, silueta, hautsi egiten du eta harrapariei zailagoa zaie zebra bakoitza non hasi eta non bukatzen den bereiztea, edo zebraren gorputzeko atal bakoitza non hasi eta non bukatzen den. Animaliaren profila zehaztea zailagoa zaie eta, beraz, nekezagoa zaie ehizatzea. Beste batzuen aburuz, inguruko belarrarekin nahastea errazten diete marrek. Kontuan izan harrapari askok zuri-beltzean ikusten dutenez, zebraren marrak eta inguruko belarra kolore bertsukoak irudituko zaizkie.

Mementoz ezin jakin teoria bat ala bestea den egokiena, edo biak diren egokiak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia