Marconi, Guglielmo
1995/08/02 Azkune Mendia, Iñaki - Elhuyar Fundazioa | Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
(1874-1937)
Fisikari eta injineru italiar hau familia aberats batean sortu zen 1874an Bologna-n. Formazio akademiko bikaina jaso zuen Italiako írakaslerik famatuenen eskutik eta Livornon burutu zituen fisika eta teknologiako ikasketak.
1894an Hertz-ek Ain elektromagnetikoei buruz egindako ikerketen berri izan zuen. Uhin horiek zertarako erabili zitezkeen aztertzeari ekin zion eta seinaleztapena hautatu zuen bere esperimentuak egiteko. Hertzen metodoaz baliatu ahal izateko, uhinek zeharkatuko luketen eremua sortu beharra zegoen. Marconik oszilazio elektrikoak detektatzen dituen gailua sortu zuen eta kohesore izena jarri zion. Kohesorean dauden metalezko txirbilen eta uhinen arteko ukimenak elektrizitatea sortzen zuela ikusi zen Marconik eta elektrizitate hori irrati-telegrafian erabil zitekeela otu zitzaion. Hurrengo urteetan bere aparatuak hobetzen eta zehaztu gabe zeuden kontzeptuak argitzen ahalegindu zen Marconi. Irrati-igorpenak bideratzen eta distantzia handiagoetan egiten saiatu zen eta 1898an 18 miliara iritsi zen.
1901ean urrutiko irrati-transmisioak egin ahal izateko sistema diseinatu zuen. Irrati-uhinen hedapena handiagotzeko, antena-sistema egoki bat eratu beharra zegoela uste zuen Marconik. Abenduaren 12an irrati-transmisioa Ingalaterrako hego-ekialdetik Terranovara egitea lortu zuen. Jendeak jakinminaz hartu zuen Marconirek egindako asmakuntzaren berri eta askok sorginkeritzat hartu bazuen ere, berehala zabaldu zen fisikari italiarraren ospea.
Irrati-telegrafiaren alorrean eta uhin elektromagnetikoen inguruan egindako ekarpenengatik, 1909an Fisikako Nobel Saria eman zioten Braun-ekin batera. 1929an Italiako gobernuak markes-titulua eman zion eta urte bete geroago Italiako Zientzi Akademiako lehendakari izendatu zuten. Ordurako, EEBBetan bere izena zeraman enpresa sortua zuen, irrati-komunikazioaren erabilpen praktikoak bertatik bideratzeko.
1937. urtean zendu zen Erroman XX. mendeko asmakuntzarik erabilienetarikoa sortu zuen Guglielmo Marconi.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia