}

Majoranaren fermioia detektatu dute

2012/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1937an iragarri zuen Ettore Majorana fisikari italiarrak fermioi baten existentzia, eta 2012an detektatu dute lehen aldiz. Majorana fermioia berezia da bere buruaren antipartikula delako. Paul Dirac fisikariak frogatu zuenez, partikula bakoitzari antipartikula bat dagokio, masaz berdina, baina kontrako karga eta paritatea dituena. Fotoien eta beste bosoi askoren kasuan partikula bera da bere buruaren antipartikula, karga eta paritatea zero dutelako, baina fermioien artean Majoranarena besterik ez zegoen iragarrita. Orain, Majoranaren iragarpena eta 75 urte geroago, Delfteko Unibertsitateko fisikariek detektatu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia