}

Macquari uhartetik katuak kentzeak kalte ekologikoak sortu ditu

2009/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Macquari uhartetik katuak kentzeak kalte ekologikoak sortu ditu
2009/02/01 | Elhuyar
Untxirik ez balego, itxitura barneko landaretza bera legoke uharte osoan.
K. Kiefer/Australiako Dibisio Antartikoa

Australiako Macquari uhartean, katuak kentzeko kanpaina bat egin zen 2000. urtean. Kanpaina hark bertako ekologiari kalte handiak eragin dizkiola eman du aditzera Australiako Dibisio Antartikoak egindako ikerketa batek. Ozeano glaziar Antartikoko uhartetik katuak ezabatu zirenetik, untxien kopuruak gora egin du, eta, orain, landareak suntsitzen ari dira.

Untxiak kontrolpean mantentzen zituzten lehen katuek, baina uharteko itsas hegaztiak ere jaten hasi ziren, eta uhartetik kentzea erabaki zuten. Orain, ordea, gizateriaren ondare den uharte honetan, untxiek floran egindako aldaketak espaziotik ikus daitezke.

Untxiak 1878an sartu zituzten uhartean foka-ehiztariek, itsas txakurrei janaria emateko. 1960ko hamarkadan mixomatosia erabiliz kontrolatu zituzten, eta 10.000 untxira murriztu zuten populazioa. Katuak desagertu zirenetik, ordea, 100.000ra igo da kopurua. Neurri gisa, untxiak, arratoiak eta saguak uhartetik desagerraraztea erabaki du Australiako gobernuak, horretarako amu pozoitsuak erabiliz.

1
250
2009
2
003
Ingurumena
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia