}

Lurruntzen ari den planeta

2003/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lurruntzen ari den planeta bat ikusi dute lehenengoz astronomoek Hubble teleskopioari esker. Planeta eguzki-sistematik kanpo dago eta ‘hot Jupiter’ (Jupiter bero) motakoa da, hau da, gasezko planeta bat da.

Dirudienez, planeta tenperaturaren ondorioz ari da lurruntzen, izan ere, bere izarretik oso gertu dago. Beraz, beroaren eraginez hidrogenoak irakin eta planetaren atmosferatik ihes egiten du. Fenomeno hori dela eta, kometa baten itxura hartu omen du planetak; hidrogenozko isatsak 200.000 km-ko luzera du. Gainera, planetak 10.000 tona hidrogeno galtzen ditu segundo bakarrean eta, datu horietan oinarrituz, planetaren zatirik handiena dagoeneko lurrundu dela esan dute astronomoek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia