Lurruntzea espazioan
2001/09/12 Elhuyar Zientzia
Espazioan egindako esperimentuak beharrezkoak dira irakite-prozesua grabitaterik ezean ulertzeko.
Espazioan zopa prestatzea ez da erraza, NASAko ikertzaileen arabera. Han, grabitatea oso txikia denez, ez du etxeko sukaldean bezala irakiten.
Lurrean, lapikoaren behealdean sortzen diren burbuilak goraka mugitzen dira. Hori burbuilak inguruko ura baino beroago daudelako gertatzen da. Prozesu horri konbekzioa deritzo.
Espazioan ez da konbekzioa horrela gertatzen, grabitateak ez baitu parte hartzen. Sortutako burbuilek, aldiz, bero-iturriaren inguruan biltzeko joera dute (lapikoaren behealdean), eta horrela burbuila handi bat osatzen da.
Irakite-prozesu osoa, bai Lurrean eta bai espazioan, nola gertatzen den honako web gune honetan ikus daiteke:
http://science.nasa.gov/headlines/y2001/ast07sep_2.htm?list112226
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia