}

Lurrikarek ibaiak ureztatzen dituzte

2003/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lurrikara indartsuen ondoren, inguruko ibaiek ur-emari handiagoa izaten dute; euria egin izan balu bezala. Fenomenoa duela ia ehun urtetik ezagutzen da, baina geologoek oraindik ez dute ulertu zergatik eta nola gertatzen den. Aditu batzuen ustez, arroken barneko ura da ibaietara isurtzen dena. Hipotesi baten arabera, lurrikarak arrokak konprimitu eta zukutu egiten ditu; beste baten arabera, berriz, lurrikarak pitzadurak sortzen ditu arroketan eta horietatik isurtzen da ura.

Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek, aldiz, ez dute uste arrokak direnik uraren iturria. Hainbat esperimentu egin ondoren, ura lurretik irteten dela ondorioztatu dute. Lurrikara indartsu batek urez asetako lurra astintzen duenean, poroak trinkotu eta ura azaleratu egiten da nonbait. Emaitzen arabera, Richter-en eskalan 6tik gora neurtzen duten lurrikarak bakarrik izango lirateke ibaien ur-emaria handitzeko gai.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia