Lurra neurtuta ongarritzeko tresnak
1994/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Soroetan lurrak nitrogeno gutxiegi badu, uzta txikiagoa izaten da eta irabaziak ere bai. Nitrogeno gehiegi badu ere gauza bera gertatzen da, baina horrez gain urak poluitu egiten dira. Beraz, soroetako nitrogeno-kantitatea zein den jakitea komeni da, eta horretarako lurrak, landareek eta urak duten kontzentrazioa neurtu behar da.
Neurketa horiek egiteko, Merck laborategi frantsesak RQflex izeneko erreflektometroa prestatu du. Maleta batean erreflektometroa, laginak hartzeko tresnak eta emaitzak interpretatzeko argibideak datoz. 100.000 pta. (edo 5.000 libera) balio du ekipoak eta nitratoaz gain amonioa, nitritoak, pHa, kobrea, burdina, C bitamina, potasioa, kaltzioa, zinka, etab. dosifikatzeko balio du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia