}

LSST teleskopioa etxeratzeko lehian

2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

LSST teleskopioa etxeratzeko lehian
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: LSST Corporation)

Non jarriko dute LSST teleskopioa, Txilen edo Mexikon? Hori da galdera, eta biek ere nahiko lukete eurak izatea aukeratuak. Izan ere, LSST teleskopioa ez da edonolakoa. Teleskopioa gai da zeru ikusgai osoaren irudiak jasotzeko hiru gautan, argi ultramoretik hasi eta infragorri hurbilera doan uhin-luzerako tartean.

Txilen bi behatoki ezagun daude, eta han badituzte hainbat teleskopio garrantzitsu, adibidez, Gemini eta SOAR izenekoak batean, eta Magellan bestean. Mexikokoa ez da hain ezaguna, baina besteak baino bakartiagoa da eta hirietako argiak ez dio eragiten. Astroak aztertzean eragiten duten klima-faktoreei dagokienez, biak dira aproposak. Beraz, erabakian bestelako eragileek ere izango dute zerikusia. Laster jakingo dugu non jarriko duten.

Berriak labur
5
1
218
2006
3
012
Astronomia