}

Lixibaren sekretua

2008/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lixibaren sekretua
2008/12/01 | Elhuyar

Jakina da lixiba desinfektatzaile eraginkorra dela, hipokloritoa baita --oso oxidatzaile sendoa--, baina orain arte zientzialariek ez dute jakin zein den desinfekzioaren mekanismoa. Orain, Michigango Unibertsitateko biokimikari batek aurkitu du hipokloritoaren kontzentrazioa handia denean bakterioak proteina bat aktibatzen duela, Hsp33. Defentsa-sistema bat da; proteina horrek hiru dimentsioko egiturari eusten laguntzen die beste proteina askori. Horrek esan nahi du hipokloritoak proteinen hiru dimentsioko egitura aldatzen duela. Azkenean, kontzentrazio batetik gora, Hsp33 proteinak ezin ditu beste proteinak babestu.

1
248
2008
12
009
Biokimika
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia