Lise Meitner-en onespena
1989/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aldizkari honen uztaila/abuztuko alean uranioaren fisioaren 50. urteurrenaren berri eman genuen. Bertan Lise Meitner eta Otto Hahn-ek eginiko lanaren berri eman genuen. Lise hil eta 21 urtetara berak fisioaren aurkikuntzan eginiko lana onartu da Alemanian.

Meitner ez ezagutzearen erruduna Otto Hahn izan zen neurri handi batean. Gerra garaian Nazien aurrean bere burua zuritzeko Meitnerrekin fisioaz ez zuela hitz egin mantentzea ulergarria da; ez ordea gerra ostean puntu berdinean jarraitzea. Meitner-en lana mundu osoan onetsia izan ez bada ere, Alemanian oraintxe arte Hahn-en bertsioa oso-osorik onartua izan da.
Deutsches Museum delakoaren lehenengo solairuan esaterako, mahai bat dago uranioa neutroiz ionizatzeko tresna bat duena. Mahaiaren ertz batean “Otto Hahn-en lan-mahaia” irakur daiteke. Bestalde, aparatu hori Lise Meitnerrek diseinatu zuela gauza jakina da.
Lise Meitner baztertzearen arrazoia emakumezkoa izatea izan dela pentsa liteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia