Lemur-espezie aurkitu berriak

Lemur txikienen sailkapenean hiru espezie gehiago deskribatu dituzte Alemaniako biologo batzuek. Hirurak sagu-lemurrak dira, Microcebus generokoak, eta, hiru horiekin, dagoeneko hamabost lemur-espezie deskribatu dituzte.

Baina espezie-kopurua handitzea ez da nahitaez berri ona. Ute Radespiel taldearen buruak esan duenaren arabera, erronka handia da espezie horiek babestea. Zenbat eta espezie gehiago, orduan eta zailagoa da. Gainera, lurralde txikietan isolatuta bizi dira sagu-lemurrak.

Alemaniako biologoek hamalau hilabete eman dituzte Madagaskarko oihanean lemurrak harrapatzeko. Animaliak harrapatu eta analisi genetikoa egin diete. Hori zen modu bakarra espezie berriak identifikatzeko, espezieen arteko aldea oso txikia baita.

Argazkia: Albaitari Medikuntzako Hannoverko Univertsitatea

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Genetika