Lehorrean sortua
1996/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bai irakurle, horrelaxe da: Mediterranioko poluzioa lehorrean sortua da eta itsasertzetik isuritzen dira poluitzaileen % 80-90. Datu horiek eman ditu argitara Mediterranio itsasoa babesteko eratu den nazioarteko batzordeak. Bertan ordezkaturik daude inguruko herrialde gehienak, hau da, poluzioarekin zerikusi zuzena duten ia eragile guztiak. Batzordeak plazaratu duen txostenaren arabera, isuritako poluitzaile gehienak identifika daitezke; farmakoak, papera eta ongarriak ekoizten dituzten industriak dira isuritako poluitzaileen erdia baino gehiagoren erantzule zuzenak. Gainerakoak hiri-hondakintzat har daitezkeela uste dute batzordeko adituek eta txostenak jaso duenez, bereziki kezkagarria, uda partean isuritzen den poluitzaile-kopurua da. Jakina, turismoak zerikusi zuzena du Mediterranioko poluzioarekin.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia