Lastotik papera
1997/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Frantziako Mosa lurraldeko EMC 2 kooperatiban zerealen lastotik paper-orea aterako dute.
Frantziako Mosa lurraldeko EMC 2 kooperatiba lau urtez aritu da ikertzen zerealen lastotik paper-orea atera asmoz. Ikerketak SAF-ISIS sozietateak Landetako Soustons-en duen laborategian egin dira, nahiz eta hemen paper-orea pinu-enborretatik ateratzen den.
Mosa lurraldean erabiliko duten prozeduran, oso presio handiko lurrinezko labea erabiliko dute. Lastoa horrela zuntzetan banatu egiten da eta hortik ateratako paper-oreak ezaugarri mekaniko bikainak ditu. Paper-orea egiteko fabrikaren ondoan, kartoia egiteko beste bat egin nahi dute.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia