Larruazaleko bakterio-taldea, argituta

Ez besapean, ez sudurzuloetan, ez buru-azalean. Besaurrean pilatzen dira bakterio-espezie gehien gure gorputz osoko larruazalean. Ondorio horretara iritsi dira Marylandeko Giza Genoma Ikertzeko Institutu Nazionalean, hamar boluntarioren larruazala aztertuta.

Gorputzaren 20 lekutatik hartu dizkiete laginak boluntarioei, eta lagin horietako bakterioen RNA erribosomikoa aztertuta desberdindu dituzte bakterio-espezieak.

Denera 1.000 bat espezie aurkitu dituzte larruazalean, eta, esanda bezala, ikusi dute bakterio gehien besaurrean biltzen dela. Gutxien, berriz, belarriaren atzealdean. Gainera, ikusi dute gorputz-atal koipetsuetan, hala nola kopetan, lehorretan baino bakterio-espezie gutxiago hazten dela.

Irudiak: Tom Purves

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna