Landareen hemoglobina batzuek nitrogenoa finkatzen laguntzen dute, Max…">

Landareen hemoglobina nitrogenoa finkatzeko

Landareen hemoglobina nitrogenoa finkatzeko


img height="150" hspace="5" src="Images/A211-002.jpg" vspace="5" width="200"/>

Landareen hemoglobina batzuek nitrogenoa finkatzen laguntzen dute, Max Planck Institutuko ikertzaile batzuek argitu dutenez. Hemoglobina horrek ugaztunen hemoglobinaren antzera jokatzen omen du, oxigenoa garraiatzen parte hartzen baitu, nolabait.

Ikerketarako, Lotus japonica lekalea erabili dute. Landare horren sustraietako noduluetan ugaria da hemoglobina (kolore gorria da horren adierazle); eta, besteak beste, oxigenoaren kontzentrazioa baxu mantentzen du. Hori berebizikoa da nitrogenoa finkatzeko, bestela, nitrogenasa entzimaren lana oztopatuko bailitzateke.

Landareek hazteko finkatzen dute nitrogenoa. Lekaleen sustraietako noduluetan, esate baterako, era sinbiotikoan finkatzen da: bakterio batek laguntzen dio. Bakterio horren entzimei esker —nitrogenasa, besteak beste— nitrogenoa amoniako bihurtuta jasotzen du landareak.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biologia