}

Landareen eta bakterioen arteko elkarlanaren gakoa

2002/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NATURE

Landare asko bakterioekin sinbiosian bizi dira, bien arteko elkarlana bultzatzen dute: bakterioek atmosferako nitrogenoa landareentzat erabilgarri bilakatzen dute eta landareek bakterioak elikatzen dituzte. Lekaleetan, esaterako, ezinbestekoa da elkarlan hori, landarearen garapen egokia nahi bada.

Orain, Hungariako zientzialari-talde batek landareen eta bakterioen arteko nitrogeno-trukea nola gertatzen den aztertu du, eta trukea egiteko gakoa den proteina identifikatu ahal izan dute. NORK izena jarri diote molekulari, eta hori kodetzen duen genea ere aurkitu dute landareen genoman.

Aurrerapauso izugarria omen da, trukearen mekanismoa sakonki aztertzea ahalbidetzen duelako. Dagoeneko hasiak dira sinbiosi hori egiteko gai ez diren uzta-landareetan proteina aplikatzeko planak egiten. Landare horiek nitrogenoa finkatzeko gaitasuna izanez gero, uzta-etekinak izugarri haziko lirateke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia