Lan gutxi osasuntsu egoteko

Kanadako Ottawa hiriko Statistics Canada erakundeak adierazi duenez, astero 40 ordutik gora lan eginez gero, gehiago erre, edan eta jateko arriskua areagotu egiten da. Ondorio horretara 1994-1995 eta 1996-1997 urteetan bildutako datuetatik iritsi dira. Datu horien arabera, denbora-tarte horretan 35 ordutik 40 ordutik gora lan egitera pasa direnen % 55en osasun-egoerak txarrera egin du.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria,

Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna