Laborategiko arratoiaren genoma agerian
2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ikertzaile-talde batek laborategiko arratoi arruntaren ( Rattus norvegicus ) genoma sekuentziatu du. Deskodetzen den hirugarren ugaztun-genoma da; gizakiarena eta saguarena lortu zituzten aurretik. Giza genomaren, arratoiarenaren eta saguarenaren laurden bat berdina omen da.
Giza gaitzen kontrako pauso handia izan daitekeela esan dute zientzialariek. Haien esanean, giza gaitzekin zerikusia duten gene gehienen baliokideak dituzte arratoiek. Beraz, animalia horren genoma ezagutzea oso baliagarria izango da laborategietan lortutako emaitzak gizakietan aplikatzeko.
Gainera, ezagutzen diren hiru genomen konparazioa lagungarria izango omen da ugaztunen eboluzioa ulertzeko. Arratoiek eta saguek gizakiek baino mutazio gehiago izan dituztela eta azkarrago eboluzionatu dutela ikusi dute.
Hori generazio-denboraren eraginez gertatu dela adierazi dute, karraskariak askoz azkarrago ugaltzen baitira. Bestalde, gene-talde apur batzuk gehiago garatu dira arratoietan, esate baterako, toxina batzuen kontrakoak eta usaimen-errezeptoreak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia