Kromosomak jardunean harrapatu dituzte
2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Suitzako ikertzaile-talde
batek legamiaren kromosomak zelularen nukleoan nola higitzen diren filmatzea
lortu du. Punta-puntako teknika mikroskopikoari esker, inoiz baino zehaztasun
handiagoz ikusi ahal izan da kromosomen higidura. Mikroskopioak segundo
eta erdiro argazki bat egiten du. Ikertzaileen ustez, kromosomen mugimendua aztertuta, geneen espresioari buruz eta, azken finean, bizidunen garapenari buruz ikasi ahal izango da. Adibidez, zelulak zatitzen direnean kromosomen mugimendua egokia izatea funtsezkoa dela uste dute, akatsik gabeko obulu eta espermatozoideak sortzeko. |

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia