Krokodiloen digestio azkarraren sekretua

Crocodilia ordenako animaliak, gabialak, aligatoreak eta krokodiloak, gai dira bihotzera iristen zaien oxigenorik gabeko odola zuzenean urdailera bidaltzeko, haragi-anoak azkar digeritzen laguntzeko. Utahko Unibertsitatean frogatu dute hori, alegia, hori egiteko gai direla, eta karbono dioxidotan aberatsa den odolak digestioa azkarrago egiten laguntzen duela, urdaileko guruin batzuek karbono dioxidoa behar baitute azido gastrikoak ekoizteko. Esperimentu batean, krokodilo batzuei eten egin zieten bihotzetik urdailerako bidea, eta ikusi zuten askoz digestio motelagoa izan zutela beste krokodilo batzuek baino.

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali