}

Krokodilo erraldoia

2001/10/26 Elhuyar Zientzia


Duela 110 milioi urte bizi izan zen krokodilo baten hezurdura fosilduaren azterketa egin da.

Autobus batek adinako luzera, hau da, 12 metro inguru, eta 8 tonako pisua zuen. Espezie horretako lehen fosila Nigeriako Tenere basamortuan topatu zen 1964. urtean. Orain, Saharan aurkitutako hezurrekin, erraldoi haiek zuten itxura gehiago zehaztu ahal izan da. S. imperator krokodiloaren hortzeria ikusita, dinosauroak, dortokak eta arrainak jaten zituela uste dute zientzialariek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia