}

Kristal ez-organiko kurbatuak

2009/01/20 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Granadako Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dute kristal ez-organikoek kurbak hartzeko ahalmena dutela, oro har prozesu hori gidatzen duten molekula biologikoen —hala nola proteinen— laguntzarik gabe. Granadako Unibertsitateko Juan Manuel Garcia-Ruizek eta haren taldeak bario edo estrontzio karbonatoaren disoluzio batean, silizearen presentzian, kristalak nola hazten diren behatu dute.

Mineral bat edo beste hauspeatzen dela ikusi dute, kristal hori hazten ari den ingurunearen pH-aren arabera. Ikertzaileek pH-aldaketa horien jarraipena egin dute, eta zenbait kurbadura behatu dituzte. Lan horrek zenbait organismo primitiboren hazkuntza imita lezakeela ondorioztatu dute.

Irudia: CSIC-Granadako Unibertsitatea

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia