Kristal ez-organiko kurbatuak
2009/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Granadako Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dute kristal ez-organikoek kurbak hartzeko ahalmena dutela. Hori ez da arrunta mundu ez-organikoan. Normalean, naturan ikusten diren forma kurbatuak bizidunen eraginez sortuak dira. Granadako Unibertsitateko Juan Manuel Garcia-Ruizek eta haren taldeak bario edo estrontzio karbonatoaren disoluzio batean, silizearen presentzian, kristalak nola hazten diren behatu dute.
Mineral bat edo beste hauspeatzen dela ikusi dute, kristal hori hazten ari den pH-aren ingurunearen arabera. Ikertzaileek pH-aldaketa horien jarraipena egin dute, eta zenbait kurbadura behatu dituzte. Prozesu horrek zenbait organismo primitiboren hazkuntza imita lezakeela ondorioztatu dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia