}

Kraterrik handiena Hegoafrikan

1999/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zientzialariek jatorri estralurtarreko munduko krater handiena berraurkitu dute Vredefort-en,Hegoafrikako Free State probintzian. Orain arte sumendi batek sortua zelakoan zeuden zientzialariak, baina azterketa berriek kraterraren jatorri estralurtarra baieztatu dute.

Kraterrak 250 eta 300 km bitarteko diametroa du eta Kanadako Sudbury edo Yukataneko Chicxulub kraterrak baino handiagoa da. Zuloa duela 2.100 milioi urte sortua da, espaziotik etorritako gorputz baten talkaren ondorioz. Hain dimentsio handiko kraterra sortu zuen gorputzak 10 km-ko diametroa behar zuen izan eta 40.000 eta 250.000 km orduko abiadurarekin talka egin. Talkaren ondorioz sortutako errautsak Lurreko atmosfera opako bihurtu zuelakoan daude zientzialariak eta, ondorioz, Lurreko klima eta bizi-baldintzak aldatu eta hondamendi eskerga sorrarazi zuen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia