Koralen % 80 hil da Kariben
2003/07/21 Elhuyar Zientzia
Azkeneko hiru hamarkadetan Karibe itsasoko arrezifeek koralezko estalkiaren % 80 galdu dutela iragarri du Science aldizkarian on line argitaratutako ikerketa batek.
Ikerketa Erresuma Batuko ikertzaileek egin dute, eta, horien arabera, koral gogorrek estalitako azalera % 50etik % 10eta murriztu da 1980ko hamarkadaren hasieratik. Galera handienak orduan izan ziren, baina gaur egun ere koralek gainbehera segitzen dute, polikiago bada ere. Ikertzaileak harrituta gelditu dira galera-tasarekin, baso tropikalena baino handiagoa baita.
Karibe itsasoko koral-arrezifeak biodibertsitate handiko guneak dira eta jende asko bizi da haietatik, bai arrantzatik, bai turismotik. Hain justu, bi horiek izan daitezke galeraren arrazoietako batzuk, edo poluzioa, edo urakanak, edo berezko gaixotasunen bat.
Argazkia: Florida Fish and Wildlife Conservation Commission (FWC)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia