Koral hibridoa
2002/06/17 Elhuyar Zientzia
Karibe itsasoan, koral-espezie ezberdinak atzeman eta aztertu dituzte estatubatuar ikertzaile batzuek. Espezie bereko hainbat eta hainbat koralek gau berean arrautzak eta espermak elkartzea ohikoa izaten da. Noizean behin, ordea, espezie ezberdinetako koralak gurutzatzen dira.
Steven Vollmer eta Stephen Palumbi Harvard Unibertsitateko itsas biologoek hiru koral-espezie aztertu dituzte. Horietako bat, Acropora prolifera, espezie hibridoa dela diote: izan ere, ugalketa-garaian koral-espezie hibrido horrek espezie baten arrautzak eta bigarren baten espermak nahasten ditu. Koral berezi hori asexualki ugaltzen da eta izugarri luzaz bizi da.
Harvard Unibertsitateko zientzialarien ikerketak, koral bakoitzaren ugalkortasunaren arabera, zein espezie babestu behar den jakiteko balio du batik bat.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia