Konplexu izatetik, sinple izatera
2008/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Krustazeo bat erabateko misterioa izan da itsas biologoentzat: larba ezagutzen zuten, Y larba izeneko izaki bat, baina ez zuten arrastorik forma heldua nolakoa zen. Misterioa argitzeko, Danimarkako biologo-talde batek larba hartu eta Kopenhageko Unibertsitateko laborategian hazi du. Emaitza harrigarria da: metamorfosiaren ondorioz sortzen den animalia larba bera baino askoz bizidun sinpleagoa da.
Krustazeo helduak ez du ez digestio-hodirik, ez nerbio-sistemarik. Zaku-itxurako bizidun sinple bat da. Eta kontua da oso arraroa dela naturan egitura konplexu batetik sinple bat sortzea. Biologoek azalpen bat proposatu dute kasu honetarako: krustazeoaren forma heldua bizkarroia dela, koralena, beharbada. Dena dela, frogatu beharko dute hori egia den; misterioa argitzeak misterio berri bat sortu du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia