Konkordun adarra
2003/01/07 Elhuyar Zientzia
Argazkiko adarrari konkorra atera zaio, oso konkor berezia, gainera: igel-itxurako konkorra. Adarraren gainekoa Guyana Frantseseko igel bat da, Phrynohyas resinifictrix espeziekoa.
Igel-espezie hau Amazonas oihanean bizi da, eta kantuan maiz aditzen bazaio ere, gutxitan ikusten omen da. Gauez ibiltzen da eta zuhaitzetan. Hain justu, arrak urez betetako zuhaitz-zuloak erabiltzen ditu kantua hedatzeko. Hogei bat metroko altueran dauden zuloez baliatzen da eta bere kantua 150 metrora entzun daiteke.
Igela ez da pozoitsua, baina giza mukosak narritatzen dituen substantzia likatsu bat jariatzen du. Substantzia hori deshidrataziotik babesteko eta harrapariak uxatzeko erabiltzen du.
Argazkia: Pierre-Yves Vaucher
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia