}

Kondoiak erabili, baina ez edozein

2002/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Osasunerako Mundu Erakundeak (OMS) kondoiak egiteko nonoxynol-9 espermizida ez erabiltzeko esan die kondoi-ekoizleei. Erakunde horren arabera, nonoxynol-9 detergentea, ipurtesteko eta baginako ehun epiteliala suntsitzeko gai da. Horrela, hiesaren eta sexu bidezko hainbat gaixotasunen aurrean gorputzak duen lehen babesa suntsitu egiten da.

Oraingoz, kondoi-ekoizleek diote ez dutela nonoxynol-9 osagaia duten kondoiak merkatutik ateratzeko asmorik, beren diru-sarreren % 40 inguru osatzen baitute. Ekoizleek diotenez, horrelako kondoiak emakumezkoek bakarrik erabiltzekoak dira, horregatik kondoi-ontziei “Baginan soilik erabiltzeko” esaldia gehituko diete.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia