Koloretako ekiloreak
2001/07/11 Elhuyar Zientzia
Brasileira de Pesquisa Agropecuaria erakunde brasildarrak koloretako ekiloreak hazi dituela eman du berriki aditzera. Erakunde horrek landareen ikerketa genetikoa egiten du Brasilgo gobernuarentzat.
Genetikoki eraldatutako ekiloreen petaloak horiak, marroiak, gorri-moreak, laranjak, urdinak, berdeak eta arrosak izan daitezke. Ekilore transgenikoak ohikoak baino apur bat txikiagoak dira, eta zurtoin finagoak eta ahulagoak dituzte. Brasil mundu mailako ekilore-olio ekoizle handietako bat da; hain zuzen, olioa ekoizteko erabili nahi dituzte ekilore transgenikoak.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia