Zientzialari askoren ustean, kolibriek eta intsektuek teknika bera erabiltzen dute hegan egit…">

Kolibriak ez dira euli erraldoiak

img height="550" src="images/E050629.jpg" width="420"/>

Zientzialari askoren ustean, kolibriek eta intsektuek teknika bera erabiltzen dute hegan egiteko. Gorputzari airean eusten dion indarra sortzen dute hegalak beherantz nahiz gorantz mugitzen dituztenean. Beste hegazti hegalariek, aldiz, ez dute bultzadarik sortzen hegalak gorantz mugitzean.

Dena dela, ez dago hain garbi kolibriek eta intsektuek teknika berbera erabiltzen dutenik. Estatu Batuetako biologo batzuek hainbat esperimentu egin dituzte hori argitu nahian, eta, haien emaitzen arabera, kolibriek ez dute intsektuek adinako bultzada eragiten hegalak gorantz mugitzean. Beraz, biologoek uste dute tarteko kasua dela kolibriena. Ez dute beste hegaztiek bezala hegan egiten, hori argi zegoen, baina ezta intsektuek bezala ere. Kolibriek kolibriek bezala egiten dute hegan.

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia