Kepler teleskopioak bere lehen bost exoplanetak aurkitu ditu
2010/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Kepler teleskopioak bere lehen bost exoplanetak aurkitu ditu
2010/02/01 | Elhuyar
Kepler misioaren helburua da eguzki-sistematik kanpo Lurraren antzeko planetak aurkitzea. Arg.: NASA.
Ameriketako Astronomia Erakundearen Washingtongo bilkuran jakinarazi dutenez, NASAren Kepler teleskopioak bere lehenengo bost exoplanetak aurkitu ditu --Lurraren antzeko ezaugarriak dituzten planetak aurkitzea da Kepler-en helburua--.
Txikienak Neptunoren tamaina du, eta handiena, berriz, Jupiter --eguzki-sistemako planetarik handiena-- baino handiagoa da. Teleskopioak izarren distirak neurtuz aurkitu ditu exoplaneta horiek. Izan ere, planetak izarren aurretik igarotzen direnean, izarrek igortzen duten argiaren zati bat nolabait eten egiten da, eta, horren ondorioz, haren distira murriztu egiten da, planeta igaro artean.
1
261
2010
2
009
Astronomia
Albisteak
12
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia