Katurik lirainena
1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gepardoa katurik lirainena dela esateak ez dirudi astakeria handia. Tamalez bere edertasuna oroimen hutsa izan liteke urte gutxi barru. Afrikako basa animalia asko bezala, gerpardoen kopurua behera joan da azken urteotan.
Gertaera honen kausak guztiz ezagunak dira: bere habitataren murrizpena, gehiegizko nekazaritza, desforestazioa, demografiaren handitzea, furtibismoa eta argazki-safariek sortutako ondoezak.
Animalia honek ez du ume askorik egiten eta gainera kautibitatean umeak izatea oso harrigarria da. Guzti honen ondorioz, gepardoak 1970.ean 14000 izatetik egungo 3000ra pasa dira.
Gepardo-populazioen egonkortasuna ziurtatzeko esfortzu handiak egiten ari dira. Horien artean intseminazio artifiziala dago. Probatu berri den metodo batean ernaldutako gepardo-obuluak katu emetan kokatzen dira eta gero umeak zesarearen bidez ateratzen dira erditzerakoan. Honelako teknikak lagungarri izan daitezkeela espero da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia