Argazkian, Katu-begia nebulosa ageri da; NGC 6543 deritzon planeta-nebulosa. Eguzkiaren antzeko izarren bizitzaren azken faseak dira planeta-nebulosak. Argazkiak, beraz, Lurretik hiru mila argi-urtera dagoen izar honen bukaerako fasea irudikatzen du. Hubble teleskopio espazialak hartutakoa da. Hubblek ematen duen informazioa oso garrantzitsua da Katu-begiaren nebulosaren eboluzioa ezagutzeko, eta, ondorioz, lagungarria izan daiteke gure Eguzkiaren etorkizuna aurreikusteko. Izan ere, Eguzkiak ere eboluzio lainotsua izango du, baina bost mila milioi urte barru edo.
Elhuyar Zientzia