}

Kaskoaren babesa

1997/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Motozaleen kaskoak ez du ezpainetako edo beheko barailako zauri edo traumatismoetik babesten.

Motozaleek erabiltzen dituzten kaskoen helburua burua babestea da, noski, eta duela gutxi Estatu Batuetan 3.400 moto-istriputan neurtu egin dute helburu hori zein mailatan lortzen den.

Aurpegian erditik gorakoa kaltetu edo hausteko, larruazal iletsua zauritzeko edo garezurreko traumatismo larria izateko arriskua asko jaisten da kaskoa jantzita eramanez gero automobila jota istripua izaten denean; baita istripua sei urte baino gutxiagoko umeak izaten duenean ere. Dena den, kaskoak ahoko, ezpainetako edo beheko barailako zauri edo traumatismoetatik ez du babesten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia