Kain eta Abel hegaztietan ere

Kain eta Abel hegaztietan ere


Argazkiko hegaztiak, mozorrodun eroak, txito bat hazten du kumaldiko. Txito nagusiak gainerako txitoak habiatik botatzen ditu gurasoen laguntzarekin.

Tropikoetako kostan bizi den mozorrodun eroa hegazti handia da, baina badu berezitasun bat. Arrautza hautsi eta txitoa jaio orduko, txito zaharrenak habiatik bota egiten du. Gainera, gurasoek Kain txikiari bere lana erraztu egiten diote, bi txito haztea lan handiegia delako. Estrategia horrekin ondorengoak osasuntsu eta indartsu izatea nahi da, eta ez ugari izatea. David Anderson bikote bat bere bi txitoak haztera behartuta azterketa egiten ari da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia