}

Joko Olinpikoen ikur neuronala

2002/01/16 Elhuyar Zientzia

2002ko Neguko Joko Olinpikoak egingo diren Salt Lake City-ko unibertsitateko lizentziadun Mike Manwaring-ek Joko Olinpikoen ikur biologikoa egin du. Hain zuzen, bizirik dauden neuronekin osatu du irudi bitxi hori.

Neurona bakoitzaren gorputzaren diametroa giza ile batenaren bi bostena da, eta axoiarena, berriz, ilearenaren berrogeita hamarrena. Ikertzaileak ehunen ingeniaritzaren teknologia eta zelula bizidunak erabili ditu 3,4 mm luze den ikurra egiteko. Horrela, Joko Olinpikoen ikurraren itxura duen plastikozko euskarri baten gainean ugalarazi ditu neuronak, eta gorri fluoreszentez tindatu ditu.

Esperimentu horren bitartez, zientzialariak zelulen hazkundea kontrolatzeko gai direla erakutsi nahi izan du Mike Manwaring-ek. Dioenez, egunen batean, teknologia horri esker, Alzheimerren gaitza dutenei edota istripuengatik bizkarrezurra kaltetuta dutenei lagundu ahal izango zaie.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia