}

"Jeti" oraindik bizirik?

1990/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bi antropologo amerikarrek diotenaren arabera, Txinako goimendi urruti eta bakartietan (Hubei eta Junan-ekoetan hain zuzen) bizitako orangutan erraldoia litzateke Jeti famatua. Primate hauek duela milaka urte desagertu zirela uste zen, baina duela gutxi orain dela 700 urteko arrastoak aurkitu dira.

Orangutan hauek beraz, ez ziren hain aspaldi desagertu, eta batzuek diotenez, gutxi batzuk gaur egun bizirik egotea ere ez litzateke harrigarria. Orangutan erraldoiak bi metroko altuera izango luke; oraingo gorilen antzekoa hain zuzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia