Japoniako protoi-azeleragailua prest dago ia
2009/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Japoniako protoi-azeleragailua prest dago ia
2009/03/01 | Elhuyar
J-PARC, Japoniako Protoi Azeleragailuaren Ikerketagunea, ia-ia prest dago lanean hasteko. Dagoeneko lortu dute protoi-izpiak 30 GeVetik 50 GeVera azeleratzea. Protoiak Hadroi Esperimentalen Instalaziora (HEL) bidali zituzten; han, talka eginaraziko diete, partikula azpiatomiko batzuk sortzeko, hala nola muoiak, neutrinoak eta kaoiak. Hain juxtu, apirilean 50 GeVeko sinkrotroiak lehen neutrino-izpiak bidaliko dituela espero dute, SuperKamiokande detektagailura, 295 km-ko distantziara, alegia.
1
251
2009
3
017
Fisika
Berriak labur
9
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia