
Japeto tamainaz gure Ilargiaren herena da, gutxi gorabehera. Baina ez da hori haren ezaugarririk nabarmenena; kolore harrigarriak ditu Japetok. Hain zuzen ere, bi hemisferioak ederki bereizten zaizkio, bata iluna eta bestea argia. Astronomoek ez dakite zerk ematen dion kolorea, baina nabarmendu dute argazkian ikusten diren koloreak ez direla itzalen ondorio. Berez du kolore hori sateliteak.
Guillermo Roa Zubia
Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea







