}

Izurri beltzaren jatorrien bila

2002/04/26 Elhuyar Zientzia

Izurri beltza 14. mendean Europako populazioaren laurdena hil zuen izurritea izan zen. Yersinia pestis bakterioak eragin zuen gaitza eta arkakusoen bidez transmititzen da gizakietara.

Estatu Batuetako Gaitz Infekziosoen Zentroan, Montanan, bakterio horren jatorria aztertzen dabiltza. Dirudienez, gene baten mutazioan dago guztiaren gakoa. Gene mutatuak, PLD deritzonak, arkakusoen hesteetan bizitzeko behar duen babesa ematen dio bakterioari. Mutatu gabeko bakterioak gizakietan hesteetako gaixotasun arina sortzen du. Baina, diotenez, mutatu eta arkakusoetan bizitzeko gaitasuna lortzean, infekzio gogorragoak eragiten dituzten anduiak garatzea erraztu omen zen. Horrela sortu zen izurri beltza eragiten duen bakterioa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia