Izkiren ugalketa, tenperaturaren araberakoa

Pandalus borealis espezieko izkirek uraren tenperatura erabiltzen dute erreferentzia gisa arrautzak noiz jarri jakiteko, Bedford Ozeanografia Institutuko ikertzaile batek beste batzuekin elkarlanean egindako ikerketaren arabera. Aztertu dute noiz jartzen dituzten arrautzak eta zenbat denbora ematen duten izkirek arrautzetatik atera arte, eta ikusi dute arrautzetatik ateratzen direla ozeanoan alga-loraketak gertatzen diren garai bertsuan. Hala, izkiren larbek behar adina elikagai izaten dute. Baina, esan bezala, izkirek ez dituzte algen arabera jartzen arrautzak, uraren tenperaturaren arabera baizik. Izan ere, uraren tenperatura eta algen loratzea lotuta doaz, eta horri probetxua ateratzen diote izkirek.

Irudia: Thierry Gosselin

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ekologia