}

Izar planeta-jaleak.

1999/08/22 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Washingtongo Zientzia eta Teleskopia Espazialerako Institutuko zientzialariek gure eguzkiaren antzeko izar zaharrek inguruko planeta handiak eta euren inguruko orbitetako bestelako objektuak "jaten" dituzten zantzuak aurkitu dituztela adierazi dute. Zantzu horiek, gas-hondakinak, argi infragorria, planeten biraketa-abiaduraren emendioa eta litioaren hondakinak dira. Izarrak zahartzean hazi egiten dira eta "erraldoi gorri" bihurtzen. Planetak Jupiter bezainbestekoak badira izar jalea gehiago haziko da eta gero eta distiratsuago bilakatuko da planetaren grabitazio-eremua bereganatu ahala.

Dena den gure izarra, Eguzkia, 5.000 milioi urte barru iritsiko omen da egoera horretara.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia