}

IZAR ontzia Miramonen lurreratu da

2002/07/05 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Miramon Zientziaren Kutxaguneak planetarioko programa berria aurkeztu du gaur: IZAR ontzia. IZAR ontziari esker unibertso osoa ikertu eta haren azken mugetaraino bidaiatu ahal izango da 40 minutuz.

IZAR ontzia ikus-entzunezko ekoizpena egiteko, DigistarII izar-proiektagailua besterik ez da erabili. Proiektagailuaren ezaugarriek hala behartuta programa zuri-beltzean izan arren, bidaia birtualak egiteko aukera guztiak aprobetxatu dira. Bidaia horietan, eguzki-sistematik kanpoko eta gure galaxiatik kanpoko eremuetan barrena ibiliko da bisitaria. Konstelazio bitxienen artean nabigatuko du eta gorputzik txikienen barnean sartzeko aukera izango du. IZAR ontziari esker, gainera, argiaren abiaduran bidaiatzea zer den ikasi ahalko da, edo denboran atzera egin eta gure arbasoek behinola ikusitako zerua nolakoa zen jakin.

40 minutuz espazioan ibiltzeko aukera eskaintzen du gaurtik aurrera Miramonen lurreratu den IZAR ontziak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia